FSC-CCOO Euskadi | 2 junio 2025.

Euskal Administrazio Publikoetan Aurre Erretiroaren sustapena (Udaltzaingo eta Ertzaintza).

    CCOOren helburu nagusietako bat polizia taldearentzat erretiro adinaren aurrerapena izan da eta posible da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan hala ezartzen delako.

    27/11/2009.

    Versión en castellano: http://www.fsap.ccoo.es/webfsceuskadi/menu.do?Autonomica:Actualidad:68798Poliziaren erretiro adina aurreratze arren CCOOk, UGTk eta CSI-CSIFk ekintza batasun akordioa hitzartu zuten 2008ko maiatzean, polizia taldearen adina aurreratzeko eskatuz eta horretarako neurriak garatuz. Dagoeneko Suhiltzaileen kolektiboarentzat CCOOk lortu duenaren premisa eta eredu bera erabiliz aurkeztu zen, hau errekargodun kotizazio eta koefiziente murriztaileekin eta Kutxa Bakarra mantenduz, Toledoko Itunak sostengatzen duen pentsio akordioaren defentsan, Pentsio Sistema Publikoa ziurtatzen lagunduko duena. EAEn Euskadiko Polizia Legeak 24. artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoko eta Euskadiko tokiko Entitateen menpeko Poliziek osatzen dute Euskadiko Polizia taldea, CCOOren usteetan erretiro adinaren aurreratzeak, derrigor hartu behar ditu bi kolektibo horiek kontuan eta horretarako CCOOk Euskal Administrazio Publikoaren Mahai Orokorraren markoan 2209/10/2an ondorengo proposamena aurkeztu du: Euskal Administrazio Publikoetan Aurre Erretiroaren sustapena (Udaltzaingo eta Ertzaintza).Urriaren 23an, azken momentuan, PSE-PSOE eta EAJk Gizarte Segurantza Lege Orokorra eraldatzeko zuzenketa aurkeztu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko polizia langileak (Ertzaintza) Gizarte Segurantzako kotizazioen araubide berezia aplikatzen zaien taldearen barruan sar zitezen, horrela erretirorako adina aurreratzeko eskubidea aitortzen zaie.CCOO egiten da neurri horrekin poztu eta era berean behar diren bilerak hasi ditu kongresu eta senatuko parlamentuko taldeekin era adostuan zuzenketa polizia talde osoari luzatzeko. Ez dugu mobilizazio eta beharrezkoak diren legezko ekintzak baztertzen neurri honen aplikazioa lortu ahal izateko Polizia Kolektibo osoarentzat.